12/16/2012

AURKEZPENA

Blog honetan Gorputz Heziketa 2.0 ikastaroan egindako lana aurkezten dizuegu. Bertan, Gorputz Hezkuntza saioetan  akromalabar (akrosport eta malabar ariketak uztartuz)  Unitate Didaktikoa landu dugu.  Lanak bi norabide ditu; alde batetik irakasleoi Unitatea garatzeko helburu, eduki, metodologia , ebaluaketa eta materialari gaineko zehaztasunak agertuko dira. Bestetik, ikasleen ikasketarako baliagarriak izan daitezkeen bideoak sortu ditugu.

JUSTIFIKAZIO ETA HELBURUAK




SARRERA-JUSTIFIKAZIOA: 

Malabarren eta akrosportaren oinarrizko teknikak ezagutu ondoren, talde lanean, sormena 

bultzatzeko asmoarekin aurkezten dugu unitate hau.



GH 2.0 IKASTAROKO HELBURUAK:


1-Malabarren eta akrosportaren irakaskuntzan, bideo tresnaren erabilpena bultzatu.


2.-Irakaskuntza kooperatiboaren teknika ezberdinak aplikatu

3.-Material pedagogiko berritzailea eraiki

4.-Ikasleen trebetasuna, sormena eta lankidetza bultzatu

UD-aren HELBURUAK

1.- Malabaretako teknika ezberdinen eta Akrosport-eko oinarrizko figurak ezagutu

2.- Ikasitako teknika ezberdinak aplikatuz taldeka koreografia xume bat antzeztu

3.- Teknologia berrien laguntzaz informazio ezberdina jaso, barneratu eta teknika 

kooperatiboaren bitartez elkar transmititu

4.- Aurkeztutako lan baten grabaketa, editazioa eta publikoa den euskarri batera igotzen du.



12/15/2012

EDUKIAK


-Pilota malabareen egin.


-Malabar pilotak, kariokak, plater txinatarrak eta akrosporteko figura ezberdinak.
-Elkarlaguntza.
-Malabare eta akrosporta uztartuz espektakuloa antolatu.
-Bideo grabaketa eta edizioa.

METODOLOGIA


METODOLOGIA-ANTOLAKETA: Ikusentzuneko materialean oinarrituta malabar eta akrosporteko berariazko trebetasunak ikastea eta elkar irakastea.

EBALUAZIOA


EBALUAZIOA:

  • Ebaluazio irizpide eta adierazleak:
    • Ebaluazio irizpideak

  • 3 pilota malabare sortzea.
  • Tresna malabare ezberdinekin (pilotak,kariokak eta plater txinatarrak) mugimendu edo errutina ezberdinak lantzea eta menperatzea.
  • Ikaskuntza prozesuan elkar laguntzak egitea
  • Taldeka malabareak eta akrosporta uztartuz zirkoko espektakulu xume bat diseinatzea.

  • Ebaluazio adierazleak
    • Hiru malabare pilota egiten ditu.
    • Pilotak, kariokak eta plater txinatarren oinarrizko errutinak menperatzen ditu.
    • Akrosporteko oinarrizko figurak ezagutu eta burutzen ditu.
    • Ikasteko laguntza eman eta jasotzeko jarrera du.
    • Taldearen barnean azken aurkezpena diseinatu eta egiten du.
    • Teknologia berriak erabiltzeko gai da, bai jaso eta baita igortzea.


  • Ebaluazio tresnak
    • Irakaslearen behaketa orria
    • Kontrol fitxak
    • Heteroebaluazioa; zirkoko talde lana autoebaluatzeko.


      IRAKASLEAREN BEHAkETA ORRIA
      Saioa burutu behar dutenak
      bai
      ez
      Partze aktiboa izan du
      Gaiarekiko jarrera ona izan du
      Lan prozedura ondo ulertu dute
      Taldeak bere lanak ondo antolatu ditu
      Taldekideak talde barruko eginbeharrak bete dituzte
      Malabaretako material ezberdin guztiak erabili dituzte
      Egin beharreko montaiaren azalpena eman dut
      Akroesporteko seguratasun neurriak egoki bete dituzte
      Azalpenetan beste soporte lagungarriak erabili dituzte
      Teknología ondo erabili dute
      Grabaketa burutu behar dutenak
      bai
      ez
      Grabaketan zehar adi egon dira
      Teknologia berrien erabilpen egokia egin dute
      Arauak errespetatu dituzte
      Espazioa ondo menperatu dute
      Grabaketan parte hartze aktiboa izan dute
      Jarrera ona izan dute
      Ebaluatu behar dutenak
      bai
      ez
      Fitxak ondo bete dituzte
      Argi eduki dute beraien eginbeharra
      Arduraz jokatu dute
      Kritikoak izan dira
      jarrera egokia eduki dute


      IKASLEENTZAKO FITXAK
      KOEBALUAZIOKO FITXA
      bai
      ez
      Malabare ezberdinak menperatzen ditu
      Akroesporteko figura ezberdinak burutzeko gai da
      Klaseko arauak bete ditu
      Azalpenetan adi egon da
      Txandak errespetatu ditu
      Taldearen eginbeharrak bete ditu
      Lankideak errespetatu ditu
      Parte hartze handia izan du
      Gaiarekiko interesa erakutsi du
      Teknologia berrien erabilpen egokia burutu du



      AUTOEBALUAZIO FITXA (Ikasleena)
      bai
      ez
      Besteek burututako ekintzak adi jarraitu ditut
      Grabaketa ondo burutu dut
      Taldean nire ardurak bete ditut
      Ebaluaketak lanean jarrera kritikoa eduki dut
      Lan honetan gustora parte hartu dut


MATERIALA


  • IKT materiala: Minieramangarriak

  • Instalazioak eta gorputz hezkuntzako materiala: Pilotak, plater txinatarrak, kariokak

ARIKETA-JARDUEREN SEKUENTZIAZIOA


Zein ariketa edo jarduera proposatuko diren saio bakoitzean, unitatean zehar, txoko bakoitzean...



1.- Material sorrera: Pilotagintza eta trebakuntzan hasi
ATALAK
MATERIALA
DENBORA
1) Pilotak egingo ditugu talde handian
globo normalak pilota bakoitzerako 3 eta arroz borobil poltsa bat bikoteka
30 min. bikoteko biak 3 pilotana lantzeko
2) Piloten oinarrizko teknikaren hastapena
ordenagailu erabilgarriak bikoteka eta 2 pilotarekin egin beharreko ariketa ezberdinak ikusi eta burutu
15 min.



2.- Pilotetan, karioketan eta plater txinatarretan trebatzen> talde osoa 3 txokotan banatu eta txoko bakoitzean minieramangarri batekin txoko horretako malabarearen inguruko progresio txiki bat ikusi eta ikasten (barneratzen) ahaleginduko dira.
ATALA
MATERIALA
DENBORA
A TXOKOA > 2 zein 3 pilotekin trebetasun ezberdinak menperatzea. Bideoetan zailtasun progresiboko ariketan agertuko zaizkie eta hauen barneraketa indibiduala izango da helburu
Minieramangarria

3 pilota ikasleko

progresioa bideo edo power pointean
saio osoa
B TXOKOA> Kariokekin esku bakar batez, bi esku batera eta 2 eskuak elkargurutzatzen ikastea izango da helburu.
Minieramangarria

2 karioka ikasleko

progresioa bideo edo power pointean
saio osoa
D TXOKOA> Plater txinatarra makila gainean erori gabe edukitzetik orekan mantendu eta ahal bada saltotxoak emateko gai izatera bitarteko progresioa izango da landu beharrekoa
Minieramangarria

plater txinatarra ikasleko

progresioa bideo edo power pointean
saio osoa

3.- Akrosportean trebatzen

ATALAK
MATERIALA
DENBORA
AKROSPORTEKO figura ezberdinak ikustean, aurreko eguneko talde berdinetan ( 3 talde ),    irudi ezberdinak ulertzea eta barneratzea
minierabilgarriak taldeka
15 min.
3 taldeetan banatu eta figura ezberdinak landu
minierabilgarriak

progresio edo figura ezberdinak zehatz burutzeko bideo edo power point
45 min.



4. eta 5.- “Elkarerakutsiz”

ATALAK
MATERIALA
DENBORA
Talde berriak 3 txokotan banatuko dira non bakoitzean euskarri informatikoa egongo den material ezberdinen progresioekin. Taldekide guztien artean progresio ezberdinak landuko dituzte espezializten ardurapean.
Talde bakoitzean>>

Minierabilgarri bat

bikoteka 6 pilota

kariokak (3-naka pare bat)

plater txinatarrra (3-naka bat)



2 saio oso



6. eta 7. - Koreografia diseinatu taldeka

ATALAK
MATERIALA
DENBORA
Akrosporteko koreografia asmatu
Ez da behar
Malabareekin ariketa berezia edo koreografia prestatu
Malabare ezberdinak
Guztira 2 saio erabiliko ditugu
Koreografia osoaren antolaketa eta entsaioa
Malabare ezberdinak
Talde bakoitzak berak antolatuko du denboraren banaketa
Talde ezberdinen aurkezpena
Malabare ezberdinak


8.Koreografiaren antzezpena, grabaketa eta ebaluaketa

ATALAK
MATERIALA
DENBORA
Talde bakoitzak bere aurkezpena egingo du
Malabareak
10 min
Beste talde baten grabaketarekin arduratuko dira
Bideoa eta tripodea
10 min
Beste talde baten ebaluaketa egiten arduratuko dira
Ebaluazio plantillak
10 min


OHARRA>> talde bakoitza arduratuko da etxeko lan moduan bere bideoa ikastetxeko blogera edo moodel-era igotzen.